Oreka du izenburu Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren kantu ofizialak. Juantxo Zeberio Etxetxipiak konposatua, Harkaitz Cano, Angel Erro, Uxue Alberdi eta Iñigo Goienetxeren hitzejin eta hainbat kantari ezagunen ahotsarekin.
lyrics
Oreka bi indar dira kontrako norabidean: nik sinesten dut zurean ta zuk sinetsi nirean.
No hay fuerza sin equilibrio ni medida sin exceso
la balanza se compensa repartiendo bien el peso
Soka zurrunean zuzen zalantzarik gabe goaz; soka malgua denean lagunduz gorputz osoaz
On cherche á perdre l’équilibre
De nos déserts et de nos peaux Afin de vivre heureux et libres Sans frontières et sans dra- peaux
I give, you take; you write, I read
In harmony and tolerance. Words forming stories of our lives
on the thread keeping our balance.
Balantzak beti-betitik
oreka hala sortzen du:
falta denetik ipini, sobran dagonetik kendu
Zalantza, balantza, orekaren dantza… erortzeak ez al du zutitzearen antza
Proyectando la mirada
mas allá de la apariencia desandando cada paso
que conduce hacia la inercia
Dantza gaitezen gauean dantza gaitezen goizean: ekilibriorik ez da mugimendurik ezean.
Oreka hitza bakoitzak modu ezberdinez dio, balantzak ertz asko ditu hamaika ekilibrio.
Kolpeka, banakako talkan baina taldeka orekan Indar horien sena
zurean ta gurean
Elkarren artean gauzatzen den sarean
Orekan bizi gara,
poztu bada, ta sena Holakoxea gizaki guztion barrenak
Ezbai etenganeaz blai ta zalantza arreak
Hiria kolorez jantziz, pooreka ortzadarrean Mila kolore orekan. Hemen Donosti-aldean
Oreka da samurtzea iluna argi printzekin, eguzki sapa freskatu bazterreko itzalekin.
Zalantza, balantza, orekaren dantza… erortzeak ez al du zutitzearen antza
Ibai batek eten zuen oinezkoaren ordeka: igeri ikasi behar busti behar dugu eta!
Harri batek eten zuen oinezkoaren oreka, baina harririk ezean nola pasatu erreka?
Ateetako sarrailak zabaldu ditzagun hitzez, teilatuetan harriak teilentzat bermea bitez
Soka-tiraren erdian dilindan dabil zapia: dantzari bat tentsiotik plaza erdira jalkia
Zalantza, balantza, orekaren dantza… erortzeak ez al du zutitzearen antza?
credits
released July 5, 2023
Oreka du izenburu Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren kantu ofizialak. Juantxo Zeberio pianistak sortu du musika eta Harkaitz Canok, Angel Errok, Uxue Alberdik eta Iñigo Goienetxek egin dituzte hitzak, lau hizkuntzatan: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa.
Hainbat musikarik eta abeslarik hartu dute parte kantu koral honetan, eta horien artean euskal kantagintzaren izen ezagunak ditugu: Aiora Renteria (Zea Mays), Francis (Doctor Deseo). Pello Reparaz (Zetak), Iseo, Ainara Ortega, Ines Osinaga (Gose), Jon Gurrutxaga, Hasier Oleaga bateria jotzailea, Elene Arandia (Tenpora), Oreka TX txalapartariak, Ainhoa Garmendia sopranoa, Wanka rap abeslaria (Selektah Kolektiboa)… Badira erdaretan abesten duten taldeetako musikariak ere: Leire Martinez (La Oreja de Van Gogh), Francis Diez (Doctor Deseo)… Hitzen egileetako batzuek ere ahotsa jarri dute kantuaren grabazioan: Angel Erro idazleak eta Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak, kasu.
Pianist, arranger and composer. Especially interested in taking part in musical projects based in the combination of
different styles and ways of musical understanding.
He also composes, arranges and plays for Basque singers. In some cases, as co-creator of the project, "Hari Biru" and "Baldi" with Maddi Oihenart.
He is the pianist of Benito Lertxundi and "Petti".
The London band's new album is a vibrant postcard from southern Italy, boosted by brass, strings, and pizzica percussion from local players. Bandcamp New & Notable Apr 14, 2024
A hushed and low-lit EP from this Melbourne musician, where dreamlike melodies drift across a bed of tender guitar. Bandcamp New & Notable Aug 19, 2023
In Adrian Snood’s songs, soulful vocals and slow-moving alt-pop swirl together to create something distinctly moving. Bandcamp New & Notable Apr 1, 2023
Oklahoma duo Plain Speak serve up radiant power pop on their latest LP, surrounding sugar-sweet vocal harmonies with pealing chords. Bandcamp New & Notable Mar 18, 2023